XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Egungo Ikuskizuna Gaur, lehen baino zertxobait gehixeago dakigu geure material genetikoaren egitura eta osaketari buruz.

Giza genoma haploidea, 3x10 nukleotidoz osatuta dago eta ziur aski, horietatik %10 baino gutxiago daude sekuentzia kodetzailez eratuta.

Gene bat, 10ampsup4; nukleotido bada luzeran gutxi gorabehera, bere barnean eremu kodetzailea eta albo-sekuentziak dituela, orduan, 3-10x10ampsup4; giza gene daudela estima daiteke, ekoizkin proteiko desberdinentzat kodetzen dutenak.

Teorikoki, giza DNAk, 1.000.000 proteinentzako ahalmen kodetzailea du, baina hala ere, mikroorganismoen eta gizakiarekiko gertuagokoak diren beste espezie batzuren gene eta molekulen azterlanetan oinarrituta, giza genomak 3-5x10ampsup4; egiturazko gene dituela bere esku estimatzen da (Mc Kusick, 1977) eta hori ados dator gizakiak beharko lituzkeen proteina desberdinen kopuruarekin (50.000 inguru).

Egiturazko geneen kopurua, hots, proteina baten egitura zehazten duen informazioa daukan DNA molekula-lakainena, 30.000tan estimatzen dute beste batzuk (Dutrillaux, 1980).

Funtsean beraz, gure beharretarako DNA gehiegi daukagu, itxura batean behar ez duguna eta geure bilakaera iraganaren erlikia.

Gizakiarengan dagoen gene-familien eratzea dela bide, gene-taldeen arlo hau begibistan jarri denez geroztik (hemoglobina edo HLA taldea adibidez), gene-ekoizkinak 3.000tik 15.000 familiatara bitartean taldekatuak izan daitezkeela estimatzen da.

Ondorioz, mundu genetikoko herrialde desberdinen (kromosomen) ikuspegi orokorra daukagu eta udalerrietako (genetako) anitz identifikatu ditugu, beroriek sorterazten dituzten ezaugarri bereziei esker.

Hala ere ordea, ilunpetan gabiltza udalerri gehienen aurkikuntzari dagokionean eta hainbeste ibili ere, zein herrialdetakoak diren ere ez jakiteraino (Mc Kusick, 1971).

Hain zuzen ere, hauxe da giza genetikako maparekin gertatzen zaiguna, non oraindik ere generik gehienak lekutzea falta zaigun.